Orain dela hamar urte zur eta lur geratu ginen iragarritako marea beltz baten irudiak ikustean. Zer zela eta ez zituzten erabaki egokiak hartu hondamendi hura saiesteko? 300.000 lagun baino gehiagok, etxeko sofan besoak ehunduta ez jarraitzeko adinako haserrea sentitu zuten. Motxila prestatu eta Galizia, Asturias edo Portugalera hurbildu ziren, beharrezkoa zen horretan laguntzeko. Beste batzuk, norbera bere hiritik, elkartasun hori antolatu zuten.

Gaur gogora ekarri nahi ditugu esperientzia, sentimentu eta politikariei eginiko eskaera horiek, hainbestetan etxean, lantokian, klasean edo lagunekin tabernan komentatu zirenak. Prestige kostaldetik pasiatzeko erabakia hartu zutenak, petrolioa erauzten eta garraiatzen jarraitzen dutenak eta erruztatuen aulkian esertzen ez direnak gobernuan jarraitzen dutelako. Eta ez dute barkamenik eskatu.Bideora esteka

Prestige ez ahazteko, lagun iezaiguzu gogorarazten. Elkarbanatu Prestige-ko boluntario bezala izandako esperientzien argazkiak. Esan zer pentsatzen zenuen orduan eta orain

Zuen istorio eta argazki guztien artean batzuk gure webgune eta aldizkarian argitaratuak izateko aukeratuak izango dira. Gainera argazki guztiak galeria batean elkartuko ditugu.

Mundu denak gogora dezan, bertan geundenak eta gazteenak. Ez ahazteko. Beste Prestige bat ekiditeko.

Nola bidali dezaket nire Prestige argazkia?

- Bidali (Con el asunto Foto Prestige y una foto de 600 px/ pulgada)
- Txiokatu #10AñosPrestige hagstag-arekin eta Greenpeace @greenpeace_esp aipatu
- Zure argazkia gure Greenpeace Facebook-eko horman ipini

Argazki guztiekin galeria bat egingo dugu eta zuetako batzuei zuen esperientzia kontatzea eskatuko dizuegu gure blogean eta aldizkarian argitaratzeko.

Isabel Rivera eta Nadia González, Prestige komunikazio taldea.

- Post 15/10/2012: Prestige: ¿Qué hemos aprendido 10 años después?