Dena prest izanda, azkenean, esperatutako eguna heldu da. Urte erdiko kanpaina gogorra eta gero, Eusko Legebiltzarrak gaur jaso ditu Euskadin frackinga debekatzeko Herri Ekimen Legegilerako bildu diren 103.589 sinadurak.

Entrega de firmas contra el fracking en Euskadi

Fracking Ez plataformek (Euskadiko frackingaren aurkako plataformak) eta iniziatiba lagundu duten beste GKK eta kolektibo sozialek egindako lana, Greenpeace besteak beste, ikaragarria izan da.

Herriz herri, atez ate, mendiak igoz eta aranak jaitsiz, oinez edo txirrindulaz, musika festibalen bidez edota herrietan hitzaldi informatiboak eginez. Milaka jarduera egin dira euskal herritarrak informatzeko eta mobilizatzeko ahotza altxa eta iritzia eman dezaten Fracking gabeko Euskadi lortu ahal izateko.

Euskadi frackingeko industriaren fokua da. Dirudienez, bere lurrazpian penintsulako gas naturalaren erreserbak errentagarrienak daude. Horregatik hain garrantzitsua da teknika honen debekua: ingurumen inpaktua kontuan hartu gabe etekin azkarra eta iragankorra bilatzen duten industrientzako traba handia izango zen.

Horregatik gaur Gasteizeko kaleetan bildu gara, lortutako arrakasta ospatzeko, Fracking Ez Arabaren frackingaren aurkako lokaletik Eusko Legebiltzarraren ateraino; azken honek, jasotako sinaduren guztien ondoren, herria entzun beharko du. Hurbiletik jarraituko ditugu euskal ganberaren politikoen erabakiak, baina brindisa eguzkitan egitea merezi dugu, energia ororen iturria, eta behingoz frackingaren itzala urrun ditzala Euskaditik eta penintsula osotik. Fracking ez, ez hemen ez inon.